Denok dakigunez, irakurketa ez dago zuen zaletasunen artean. Irudiaren mundu honetan, ikasleen gehiengoak ez du batere gogoko irakurketa; gorrotatzen duzuela ziurtatuko zuen edozein irakaslek.
Ordenagailuek eta internetek duten arrakastaz baliatuz, irakurtzeko gogoa piztea izango da gure hurrengo erronka.
Horretarako proiektu bat eratzen ari gara eta, lehenengo pausoa, blog hau martxan jartzea izango da. Bere gaia: Ikasleek irakurritako liburuen aurkezpena, analisia eta kritika.
Blog hau zuei zuzendurik dago eta zeuok bete beharko duzue, zuen idatzien bidez. Beraz, zuek izango zarete istorio honen protagonistak.
Zer kontatu dezaket?
Erantzuna oso sinplea da: irakurri berri duzun liburu hori. Kontatu, denoi, nork idatzi duen, zeri buruzkoa zen, gustatu zaizun ala ez, zer gustatu zaizun gehien, ea bere irakurketa aholkatzen duzun, zein berezitasun zituen, eta beste mila gauza.
Gogoratu zein den gure leloa: bat, bi, hiru, irakurri berriru eta hasi beste liburu bat irakurtzen, gero denoi kontatu ahal izateko. Hori da, hain zuzen ere, guk nahi duguna.
Zure zain gaude. Kontaiguzu bizi izan duzun abentura zoragarria eta irakurri berriro!

1 comentario:
Gustatu egin zait ideia.
Animo eta segi aurrera
Publicar un comentario